Irure auzoa, uholde eta lur jauzi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Alderdi Sozialista 2015ko mar. 16a, 09:56

Euskal sozialista taldeak, Irure auzoan dauden arazoak konpontzeko, Batzar nagusian mugikortasuna eta bide azpiegituren diputatua den Larraitz Ugarteri zer neurri hartu behar diren galdetzen dio.

IMG-20150228-WA00012

Pasa diren asteetan, Soraluzeko Irure auzoan, konkretuki Iraola-Etxebarri baserriaren aldamenean, lur jauzi berriak eman ziren. Lur jauzi eta uholde asko ematen dira esandako tokian, AP-1 autobidea egin zeneko lur betetzeetan arrazoia egonik.

Lur jauzi eta uholde hauen eragina  ez da Irure Auzoan  bakarrik ematen, baizik eta Soraluze eta Maltzaga arteko errepedian ere.

Hau dela eta, Euskal Sozialista Taldeakoa den Eneko Anduezak, Larraitz Ugarte Diputatuari, bere Departamentuak arazo hau behin betirako konpontzeko zer neurri hartu behar duen galdetuko dio.