Pasa diren asteetan, Soraluzeko Irure auzoan, konkretuki Iraola-Etxebarri baserriaren aldamenean, lur jauzi berriak eman ziren. Lur jauzi eta uholde asko ematen dira esandako tokian, AP-1 autobidea egin zeneko lur betetzeetan arrazoia egonik.
Lur jauzi eta uholde hauen eragina ez da Irure Auzoan bakarrik ematen, baizik eta Soraluze eta Maltzaga arteko errepedian ere.
Hau dela eta, Euskal Sozialista Taldeakoa den Eneko Anduezak, Larraitz Ugarte Diputatuari, bere Departamentuak arazo hau behin betirako konpontzeko zer neurri hartu behar duen galdetuko dio.