Azkenaldian, herri askotan abiatu dute ‘Altxa burua pantailetatik’ egitasmoa. Alde batetik, lehen gailua eskuratzeko adina 16 urtera atzeratzeko asmoz eta bestetik, haur eta nerabeek, mugikorraren erabilera egokia egin dezaten. Honekin batera, hainbat Udal eta denda proiektuarekin konprometitu dira, gazteen eskutan telefono bat jartzera, hauek deitzeko beharra izanez gero. Izan ere, asko dira aitzakia hau erabiltzen duten gurasoak. –‘tira, mugikorra oparituko diogu haurrari, beharra daukanean etxera dei egin dezan’-.
Zenbait datu: 12 eta 14 urteko euskal gazteen %85ak mugikorra dauka eta egunean 4 ordutik gora daude honen mende. Hots, ez da adina soilik, norberaren heldutasuna baizik.
Teknologia ez da ez ona, ez txarra. Gakoa erabilera arduratsua da. Eta hor sartzen dira gurasoak. Ez dezagun utzi erantzukizuna ikastetxeen esku, ez dezagun sinplifikatu, debekatuz. Haurrak izateaz gain, hezi ere egin behar ditugu.