Industria aurriak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Isasti

Hasieran, ‘La Euskalduna’. Ondoren ‘The Placencia de las Armas Company’. Gero, ‘SAPA’. Eta orain, desagertzear dagoen industria aurria.

Duela hiru urte lagapenean jaso zuen udalak Gabolatseko zubitik eraikin zentralera arteko pabiloia. Ordutik, huts ugaridun dirulaguntzak lortu ditu Udalak bertan egingo den ‘proiektua’ gauzatzeko. Eta hala ere, huts ugaridun dirutza jarri beharko da.

Hutsik dago SAPA eta degradazio irudia transmititzen du, bai, baina industria aurri hori ezin da edonola birgaitu, ez litzateke edonola birgaitu beharko. Aisialdirako gune bat. Ekonomia berriaren izenean, estetikaren izenean.

Erromantizismotik hitz egiten dudala badakit, baina XXgarren mende hasierako arkitektura industrialaren adibidea da.

Beste batzuk galdu ziren eta SAPA ere galduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.