Hau ez da herriari errieta bat

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia

Azken urteetan, herri txikietan bizitzen ari garen egoerak gazte askorentzako amets gaizto bat dirudi. Nahiz eta askok herrian gelditzea nahi duten, egoerak ez du batere laguntzen, hori dela eta, kanpora joan behar dugu gure bizitzarekin aurrera egiteko.

Herrietatik irteten gara, bertan ez ditugulako hirietan ditugun bezainbeste eskaintza: laboralak, kulturalak, aisialdia… "Zer ondo zinemara joan naitekeela asteazken batean"/"Zer gustora kontzertuetara/ekitaldietara kotxerik gabe joan naitekeela" = erosotasuna ere bilatzen dugulako.

Honekin ez dut esan nahi herri txikietako bizitza gelditzen edo hiltzen dagoenik, baina, zein litzateke hau konpontzeko irtenbidea? Bestela gure herriek “pueblo dormitorio” izaten jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.