Antsietatea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia 2022ko ots. 1a, 11:03

Egoera horrek norberaren buruarekiko gainkarga bat sortzera eraman gaitzake eta gure bidean aurrera egin beharrean, geldi gelditu garen sentsazioa daukagu. 

Eta ez dakigu nola jarraitu aurrera. Edo behar dugun laguntza hori ez dakigu nondik lortu. Antsietateari aurre egitea ez delako batere erraza eta antsietatearekin lotutako gero eta kasu gehiago agertzen doazelako egunak pasa ahala. Nahiz eta ezin dugun ahaztu azken bi urte hauen aurretik ere egoera berdintsua zela, baina agian, tabutzat hartzen genuela antsietateari buruz berba egitea. Hau da, ez zegoela azalean, bistan. 

Norbait gaizki ikusten genuenean, “estres” handiarekin, alegia, lanari edo egunerokotasunaren errutinari leporatzen genion egoera horren arrazoia.

Hori dela-eta, pertsona askok bizi duten egoera hori ikustarazteko eta beharrezkoa duten laguntza jasotzeko zerbait egin behar dugula uste dut.