Euria iragarri dute biharko eta Olentzero eta Mari Dominginen ekimena antolatzen diharduten Kukumixok eta Udalak erabaki dute goizeko kalejira bertan behera laga eta harrera ekitaldia eta opari banaketa kiroldegiko frontoian egitea, "denentzat erosoago izan dadin". Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko dute eta jakinarazi dutenez, komeni da ordu horretarako familiak frontoiko armailetan izatea.
Haierako ekitaldiaren ostean, urtero moduan, umeak ilaretan antolatuko dituzte adinaren arabera eta zain dauden bitartean, aukeran izango dituzte jolasak, marrazteko gunea eta gutuna idazteko txokoa. Pintxoak eta edariak ere eskainiko dituzte.
'Amalurraren opariak' ipuina
Ekitaldirako dei egitearekin batera, gurasoak animatu dituzte duela hamaika urte kaleratu zuten 'Amalurraren opariak' ipuina umeei kontatzera.