Hiru egun gogoangarri udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea

Eguaztenean hasi eta gaur arte, 12-16 urte bitarteko 40 gazte San Andresen pasatu dituzte udalekuak Kukumixorekin, zelaian ipini dituzten kanping dendetan lo eginez. Tartean, herritik kanpora ere atera dira: eguaztenean, Mutrikuko hondartzan izan ziren eta eguenean, berriz, Elorrioko piszinetan. Gaur San Andresen pasatuko dute eguna eta gauerako etxera erretiratuko dira, batzuk, azala gorrituta eta denak lagun arteko egunak gozatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!