Aurten ere, Soraluzeko Udalak eta Kukumuxo aisialdi taldeak elkarlanean jardun dute Gazteentzako udalekuak antolatzen. Aurreko urteetan egindako balorazio positiboa eta gazteek eurek egindako proposamenak oinarri hartuta, hiru eguneko udalekua antolatu da Saturraraneko kanpinean.
Berritasunak dakartza aurtegoak, gainera; izan ere, bi gau pasatuko dituzte etxetik kanpo, eta orain artean bakarra izaten zen.
Gazteentzako udalekuak DBHko ikasleei zuzenduta daude. Ikasturtean zehar Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute, eta uztailaren 1etik 3ra ere elkarrekin gozatzen jarraitu ahal izango dute.
Udalekuen helburuak
Gazteentzako udalekuek jarraipena eman nahi die urtean zehar Gaztelekuan sustatutako ekintzei, eta horretaz gain helburu hirukoitza daukate:
- Soraluzeko gazteei elkarrekin harremantzeko espazioak sortzea.
- Aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz gozatzeko aukerak eskaintzea.
- Tratu onak oinarri dituen harremanak sustatzea.
Izen-ematea
Udalekuetan izena emateko aukera dago dagoeneko eta ekainaren 10era arte egin ahal izango da. Horretarako, bi bide egongo dira:
- Online, helbide honetan: izen-emateak
- Aurrez aurre, Udaletxeko harrera bulegoan astelehenetik barixakura 09:00 - 14:00 bitarte.
Izena ematean 25 euroko kuota ordaindu beharko da honako kontuetako batean:
KUTXA ES05 2095 5062 99 1060019873
LABORAL KUTXA ES42 3035 0004 91 0040900001
BBVA ES03 0182 2410 460010194004
BANCO SABADELL ES84 0081 4253 120001000606
Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak egongo dira, eta horiek aurrez aurre eman beharko dute izena.
Izen-emate orriarekin batera ordainketa egin izanaren agiria eta osasun txartelaren kopia ere aurkeztu beharko dira.
Informazio gehiago
Informazio gehiago behar izanez gero, miren@pilpilean.eus helbidera idatzi edo 943751304 eta 688740289 telefonoetara deitu behar da.