IZEN-EMATEA

Astelehenean zabalduko da udaleku irekietan izena emateko epea

Astelehenean, apirilaren 22an, zabalduko da aurtengo udaleku irekietan izena emateko epea, maiatzaren 3ra arte. HH3tik LH6ra arteko ikasleei zuzendutako deia da, 2012-2020 urte bitartean jaiotakoendako. Kukumixoren udalekuak, berriz, uztailaren 8tik 19ra izango dira.

Haurren parte-hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko dugu. Txoko, mendi, eta kaleetan jolasa izango da nagusi eta gozamena arau. Gure balioetan heziz; hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko ditugu. Euskaratik eta euskaraz jolasean arituko gara eta gure inguruko txokoak ezagutuko ditugu.

Udalekuan data

Uztailaren 8tik 19ra

Parte-hartzaileak

HH3tik LH6ra arteko ikasleak (2012-2020 urte bitartean jaioak)

Ordutegia

HH3: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00.

HH4-LH6: Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00. Ostiralak: 10:00-17:00.

Gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera egongo da.

Matrikula

Apirilaren 22tik maiatzaren 3ra

Oharra: Maiatzaren 4tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak

Matrikula nola egin
  • Online
  • Aurrez aurre: Pil-pileanen bulegoan.

* Dirulaguntza eskatu nahi dutenek aurrez aurreko modalitatea erabili beharko dute.

Kuotak
  • Arrunta (HH3). Bi aste: 45€. Aste bat: 22,5€.
  • Arrunta (HH4-LH6).Bi aste: 60 €. Aste bat: 30 €.

Familia bereko matrikula bat baino gehiago.

  • Bi aste (HH3): 34€ bakoitza. Aste bat: 17€ bakoitza.
  • Bi aste (HH4-LH6): 45 € bakoitza. Aste bat: 22,5€ bakoitza.
Dirulaguntzak:
  • Familia ugarientzako dirulaguntzak: %50 - %90
  • Errenta aitorpenaren araberako dirulaguntzak: %100

Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550

* Dirulaguntza hauez baliatzeko eskaera udaletxean egin behar da.

Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Izen-emate orria
  • Abonu-agiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
Informazio gehiago

miren@pilpilean.eus, 943751304, 688740289 eta www.plaentxia.eus