Kukumixoko kideen esanetan, jolasaren bidez "gaztetxoen artean euskal emakume erreferenteak ezagutaraztea da" helburua. Memory jolasa izanik, jolasteko modua da karta multzo bat buruz behera jartzea, banaka bistaratzea eta ondoren, lortzea baliokide diren kartak, pertsona eta bere lanbidea, elkarrekin bistaratzea.
Ilustrazioak Eñautz Aiartzaguena ilustratzaile iurretarrak egin ditu eta jolasa Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin argitaratu da.
Eskuratu nahi izanez gero, Pil-pileanen eta Iratxon dago salgai, 12 euroko prezioan.