Osasun neurriak direla eta, aurten, abenduaren 24an, ez dugu ohiko kalejirarik egingo eta aspaldiko partez, gutun-bilketa kanpoan egingo dugu, frontoi zaharrean. Iazko moduan, umeen joan-etorria ahalik eta seguruen eta erosoen egin ahal izateko, umeak 4 txandatan banatuko ditugu, adinaren arabera:
- 11:00etan, Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailakoak.
- 11:45ean, 0-4 urtekoak.
- 12:30ean, Haur Hezkuntzako 5. eta Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak.
- 13:15ean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailakoak.
Kanpoan eta osasun neurriak hartuta
Osasun neurriak direla eta, aurten, gutun-bilketa kanpoan egingo dugu. Horrekin batera, inguruan aulkiak ere ipiniko ditugu bertan jarri eta segurtasun-distantziak errazago mantendu ahal izateko. Aulkietatik, umeak txandan-txandan Olentzero eta Mari Domingirengana hurreratuko dira, gutunak zakutxo baten sartu eta oparia jasotzera eta hori ere kontaktu fisikorik barik egingo da. Beraz, segurtasuna ziurtatuta dago eta gurasoei dei egiten diegu lasai etor daitezen. Hori bai, egoera den modukoa delako, gomendatzen dugu musukoa jantzita etortzea.
Txikienak gurasoekin
Zero urtetik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara arteko umeak (hauek barne) heldu batek lagunduta sartu ahalko dira baina adin horretatik gorakoei, Kukumixoko lagunek, Guraso Elkarteko gurasoek edo Galtxagorriek lagunduko diete.
Opariak beste era batean jasotzeko aukera
Konfinatuta daudelako edo bestelako arrazoiren bategatik Frontoira joaterik izango ez duten umeek bi aukera izango dituzte opariak jasotzeko: bata, dagokion txandan, Frontoira norbait joan eta bere oparia jasotzea; eta, bestea, 688740289 zenbakira mezua bidalita (izena eta helbidea), urtarrilean etxeko postontzian jasotzea.
Argazkiak Plaentxia.eus-en
Barixakuan, argazkilari batek aterako ditu argazkiak, eta, ondoren, argazki guztiak plaentxia.eus webgunean zintzilikatuko dira Kukumixoren blogean. Argazkiok webgunean bakarrik ikusi ahal izango dira eta aukera izango da mugikorretik deskargatzeko.