Kukumixorekin etxola montatzen jarduten dugun boluntario taldeko kideok adierazi nahi dugu ez dagoela eskubiderik halako ilusio eta ahaleginarekin herri osoaren gozamenerako prestatutako gauza bat horrela hondatzeko. Buru gutxi eta bihotz beltza behar du izan batek horrelako gauzak egiten ibiltzeko...
Gure partetik, ahaleginduko gara Mari Domingi eta Olentzero lehenbailehen konpondu eta bere lekuan jartzen eta soraluzetarrei eskatu nahi diegu lagun diezagutela gune eder hori behar bezala zaintzen eta bakoitzak ahal duen neurrian halako portaerak eragozten, txiki eta handi, denok gozatu ahal izan dezagun bertan.
Zaindu dezagun gure herria.
Kukumixo eta Pil-pileaneko kideak.