Ludotekarako eta gaztelekurako lan-poltsa deialdia

Soraluzeko udal ludotekan eta gaztelekuan ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatu nahi du Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak.

Lanpostuetan egin beharrekoa honakoa da:

  • Ludotekako / gaztelekuko dinamika kudeatu.
  • Haurren / gazteen garapenaren jarraipena egin.
  • Haurren / gazteen beharrak identifikatu eta lantzea.
  • Lan hezitzaile eta euskalduna egin.

Lanposturako kontuan hartuko dutena, berriz, honakoa da:

  • Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:
  • Gizarte hezkuntza
  • Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
  • Magisteritza
  • EGA edo titulu baliokideren bat.

Eta honako ezaugarriak baloratuko dira: 

  • Hezkuntza ez formalean  lan-esperientzia izatea.
  • Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
  • Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
  • Begirale eta zuzendari ikastaroak.
  • Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
  • Haurtzaroaren eta haurren errealitatea ezagutzea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Soraluzekoa izatea.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza.

Eskaintzen den lanaldia honakoa da: ordezkapenak egitea.

  • Ludoteka: astelehenetik ostiralera, arratsaldez.
  • Gaztelekua: ostiraletan, arratsaldez.

Curriculumak bidali kukumixo@pilpilean.eus helbidera.