LUDOTEKA eta GAZTELEKUA

Arrikrutzeko haitzulora irteera

Eguaztenean, Oñatiko Arrikrutzeko haitzuloa ikustera joan ginen. Gipuzkoako kobazulo ikusgarrienetako bat da, eta bertan ikusi genituen kobazuloan aurkitu diren leize-lehoiaren hezurrak ere.  

Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa.
Azken hau dugu, orain arte, Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garratzitsuena. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.

Informazio gehiago, hemen.