Ia ehun ume joango dira zapatuan Basondora Kukumixorekin

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea

Kukumixok irteera antolatu du zapaturako, Kortezubin dagoen animalien babeslekura, Basondora. Izen-ematea martitzenean amaitu zen eta ia ehun umek eman dute izena.  

Izandako arrakasta kontutan hartuta, hasieran 50 pertsonarentzat lekua bazegoen ere, azkenean 94 lagunek eman duzue izena eta GUZTIOK izango duzue joateko aukera, bi autobus alokatu ditugu eta.

Irteera-tzulera:

- 10:00etan irteera Estaziñotik
- 17:00etan itzulera Estaziñora

Eraman beharrekoa:

- Hamaiketakoa eta bazkaria

- Erropa erosoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.