Ekainaren 25ean, osteguna, 18.30ean burutuko dugu Udaleku Irekien bilera Herriko Antzokian. Bertan komentatuko ditugu udalekuen helburuak, nondik norako guztiak, ordutegiak, beharrezko materiala eta oharrak. Guraso, senide nahiz tutoreak bertaratzea garrantzitsua ikusten dugu. Bihar arte, Txorro-morro-piko-taio-ke!
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.