Ostirala azken eguna UDALEKU IREKIETAN izena emateko

Haur eta gaztetxo ugari dira izen ematen ari direnak, eta bihar (ostirala) amaituko da izen ematea. Udaletxean egin behar da, bihar eguerdiko 14.00ak bitarte. Kalean jolasaz zipristintuko dugu, haurren parte hartzea oinarri! Zatoz gurekin txorromorroka!

IMG 20150514 112851

Urtez urte, Soraluzeko haurren uda kolorez eta irri txikiz betetzen dihardugu. Aurtengo Udaleku Irekietan Haur Hezkuntzako 2.mailatik lehen hezkuntzako 6.maila bitarteko haurrak izango dira protagonista nagusi eta Soraluze “Haurren Hiria” bilakatzeko bidean pauso sendoak emango ditugu.

 

Haurren parte hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko dugu. Txoko, mendi, eta kale bazterretan jolasa izango da nagusi eta gozamena arau. Gure balioetan heziz; hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko ditugu.

 

Euskaratik eta euskaraz jolasean arituko gara eta gure inguruko txokoak eta  Euskal Herrian barrena daudenak ezagutuko ditugu.

 

Uztailaren 13tik 23ra jardungo dugu, astebarruan. Goizez egunero eta goiz nahiz arratsalde batzuetan. Horrez gain, gau batez lotara joateko aukera ere izango dugu. 

 

Izen emateko azken eguna maiatzaren 15a izango da eta matrikularen prezioak berriz honakoak dira:

- 40€ (orokorra)

- 30€ (familia bereko matrikula bat baino gehiago)

- 20€ (familia ugaria)

- 10€ (gizarte zerbitzuetako programen erabiltzaileak)

 

Udaletxeko harreran edo Pil Pileanen jaso ahal izango duzu izen emateko honako orria:

Eskuorria-1

 

Zatoz gurekin, jolas egitera!! Txorromorroka herria sorgindu dezagun!