Helburu ederrak ardatz hartuta dihardugu programazioa osatzen. Adin ezberdinetako haur eta gaztetxoen arteko harreman osasuntsuak helburu, benetako parte hartzea sustatu nahi dugu udaberriko asteburupasa honetan. Lasturreko natur inguruneak jolas gune bilakatuko ditugu, errespetutik eta batez ere, gozamenetik. Eta eguneroko lan eta ardurak elkarrekin garatuko ditugu lan taldetan antolatuz eta umore goxoan eginez.
Euskaratik eta euskaraz gozatuko dugu asteburua elkarrekin eta tratu onak izango ditugu gure jolas eta harremanen oinarri.
Abentura biziz betetako asteburua dudarik gabe! Eta asteburuan ardura bakarra izango dugu: jolastea eta ondo pasatzea!
Beraz, ez izan dudarik eta hurbildu zaitez Pil Pileanera!