Herri Kirolak ezagutuz eta gozatuz "Domekak Aterpian"

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea

Martxoaren 1ean "Herri Kirolak" elkarrekin ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek "Domekak Aterpian" saioaren baitan.

Domekak aterpian martxoak1

 

Zoragarri ari gara pasatzen "Domekak Aterpian" saioetan. Denetarik egin dugu berauetan; esperimentuak, Soraluzeko jolasak, euskal aratosteen baitako eskulanak, gurasoekin batera jolasak, txokoak...

 

Eta azken txanpa ere iristen ari da. Martxoaren 1eko saioaren ostean, martxoaren 15a izango da aurtengo ikasturteko azken saioa.

 

Domeka honetan, saio bereia egingo dugu Arkaitz Arana herritarraren laguntzarekin. Euskal Herriko herri kirol ezberdinak ezagutu eta frogatzeko aukera izango dugu. Gainera, 3 urtekoentzako nahiz 11koentzako egokiak izango diren materialak erabiliz jardungo dugu Kiroldegiko frontoian.

 

Trontza, harri jasotzea, sokatira, txingak, zaku lasterketak, kontrabandistak, lokotx bilketa, giza probak, gurdia... denetarik egingo dugu. Giro onean eta lehia baino elkarlanari leku eginez. Euskal kultura jolasean ezagutzen jarraitzeko aukera bikaina izango domekakoa.

 

Bertan parte hartzera animatu nahi ditugu herriko haur eta gaztetxoak. Zoragarri pasatuko dugula, duda gabe!

 

Bitartian jarraittu deigun jolasian! Txorro, morro, piko, taio, ke!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.