Euskal Aratostiak landuz, jolasean murgilduz "Domekak Aterpian"

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea

Elurpetan jolas egin osterako plan bikaina daukagu domekarako. Euskal Aratostiak hizpide hartuta eskulanak eta apaingarriak egingo ditugu domeka honetan. Kiroldegiko Frontoian aipatutakoaz gain, Soraluzeko jolas ezberdinak ezagutuz dibertitzeko aukera ezin hobea izango dugu.

Domekak aterpian otsailak8

 

Neguan bete-betean sartuta gauden honetan, elurretan gozatu osterako aukera ezin hobea izango dute herriko haur eta gaztetxoek domeka arratsaldean. 17.00etatik 19.00etara bitarte jolasean gozatuko dugu Kiroldegiko Frontoian. Euskal Aratostiak otsailaren 13an ospatuko badira ere; egun horretarako apaingarri eta eskulan ugari burutuko ditugu asteburu honetan. Aurtengo Mielotxin elkarrekin sortu, dantzen plaza izango dena irudikatu, pankarta ikaragarria egin...

 

Horrez gain, gainera, Soraluzeko jolasak ezagutzeko aukera ezin hobea izango dugu. Gure guraso eta amama-aittittek jolas egiten zituztenak ezagutu eta gozatuko ditugu. Ederra izango da, zoragarri pasatuko dugu!

 

Bertan elkartuko garelakoan, oraingoan bai: Txorro, morro, piko, taio, ke!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.