Nork esan zuen jolasa haurrendako bakarrik zela? Jolasa guztiok elkarrekin modu osasuntsuan harremantzeko baliabide zoragarria da. Domekak Aterpian egitasmoaren baitan aukera hori zabaldu nahi diegu haur, gazte, guraso eta heldu guztiei. Adin, bizipen eta esperientzia ezberdinak elkarrekin trukatu asmoz, elkarrekin nahastu eta jolas egitea da domeka honetarako proposamena.
Talde izaera lantzeko jolas aproposa da Olinpiadak eskeintzen diguna. Elkarri lagunduz, talde lanean arituko gara jolas ezberdinetan arituz. Konpetibitateari baino, elkarlanari eta irribarreari helduko diogu domekan. Bakoitzaren gaitasunak taldean indartuz, elkarrekin garatzeko aukera aparta izango da. Beldurrak etxean utzi eta elkarrekin ondo pasatzeko proposamena luzatzen dizuegu, beraz.
Ez izan zalantzarik, etorri jolasean gozatzera!
Txorro, morro, piko, taio, ke!