Atxolin Guraso Elkarteak eta Kukumixo Aisialdi Taldeak antolatzen dugun ekimena da Domekak Aterpian. Domeka batzuetan zinema euskaraz ikusteko aukera eskeintzen diegu herriko haur eta gaztetxoei. Eta hurrengo domekan, berriz, Kukumixorekin jolas eta tailer ezberdinak egiten dituzte Kiroldegiko Frontoian.
Aurtengoan ere, harrera bikaina izaten ari da dinamika. Gabonetako apaingarriak egin genituen abenduko saioan eta azaroan berriz txoko eta jolas zirragarriak. Urtarrileko lehenbiziko saiorako esperimentuak egitea dugu asmo. Zientziaren munduan murgildu eta jolasa lagun, mundua deskubritzeko.
Urtarrilaren 11an, 17.00etan ekingo diogu dinamikari Kiroldegiko Frontoian eta 19.00ak arte bertan arituko gara. Gainera, berogailua ere izango dugu hotzari aurre egin eta goxo jolasteko.
Txorro, morro, piko, taio, ke! Bertan elkartuko gara bixi eta jolas artean goxo!