Zer gertatzen da herrian? Zergatik ez dute negozioek aurrera egiten?
Beharbada herri honetako alokairuak handiegiak dira bertako salmentarako (hau izan ahal da lokalak hutsik egoteko arrazoietako bat); edo dendarien lan-orduak luzeegiak dira (jendeak ez du nahi horrelako lanik izan, lan asko eta jaiegun gutxi izaten dira).
Askok esaten dute herria pobretuta dagoela, ez dela jenderik ikusten erosketak egiten. Kanpoan lan egiten dutenek bertan egiten dituzte erosketak, eta azken urteotan herrira bizitzera etorri direnek ere ez dituzte euren erosketak herrian egiten.
Ohitura aldaketa
Egia esan, erosketa ohiturak asko aldatu dira azken urteetan. Orain, zentro komertzial handietan eta Internet bidez erosten du gehiengoak. Oso erosoa da etxetik mugitu gabe erosketak egin ahal izatea, baina ez gara jarri pentsatzen horrek sortuko duen eraginaz.
Dendak ixten joaten badira:
- Zelako herria izango dugu?
- Ze zerbitzu izango ditugu?
- Norena izango da erantzukizuna?
Gurea da ardura, gu gara herria pobretzen uzten ari garenak. Denok.
Desagertzeko arriskuan
Horrela jarraituz gero, gremio batzuk desagertzeko arriskuan egongo dira. Adibidez, garai batean askoz harategi gehiago zeuden, gaur egun hiru daude eta bertako langileak jubilatzen direnean… zer gertatuko da? Ba al dago erreleborik? Eta gauza bera gertatutako da arrandegiarekin eta beste denda mota batzuekin.
Nik uste sektore honen inguruan lan handia dagoela egiteko, bai erakundeek, baita guk guztiok hausnarketa eginez ere.
Herriari eman egin behar zaio, berak berriz bueltan emateko.