Patria

Erabiltzailearen aurpegia Gutuna

Eta poztu egin behar dugu horregatik? Gure herriak txukuntze bat behar du hirigintza aldetik, horretan ez dago zalantzarik. Gainera, orain, seriea grabatuko duen produktorak agintzen du Errabalen egiten ari diren obretan. Nahieran luzatu dituzte obren epeak eta euren esanetara moldatu. Gure galdera da: hori da plazentziatarrok merezi duguna? Bestetik, serieak landuko duen gaia dago, Euskal Herriko gatazka politikoa. Baina, noski,
alde baten ikuspuntutik bakarrik. Gatazkaren ondorioak oraindik ere konpondu gabe jarraitzen duten honetan -presoak, dispertsioa, atxiloketak, biktimak…-, beharrezko ikusten dugu gertatu denaren kontakizuna denon artean eta errespetuz egitea, eta ez euren burua biktima eta irabazle bakartzat dutenen gustura. Hemen ez dago ez irabazlerik eta ez galtzailerik, baizik eta alde askotako sufrimendua eta herri baten historia, ertz askotarikoa dena.

Soraluzeko Sortu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.