GDI: “Alegazioa aurkeztu diogu Aldundiaren proiektuari”

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia 2025ko mar. 30a, 08:42

Espero dezagun Jasangarritasun foru-diputatuak gure arrazoiak onartzea eta guztion artean oker hau zuzentzea, atzeraezinezko urratsak egin baino lehen!

Olea eta Zuloaga presak eraisteko proiektuak ez du legea betetzen, eta Soraluzeko Plan Orokorra (HAPO) urratzen du behin eta berriz. Gainera, Olaldean ufalen kalteak handiagotzen ditu.

Beraz, proiektuari alegazioa aurkeztu diogu, Jasangarritasun Sailari proiektua erretiratzeko eskatuz (irakurrik HEMEN alegazioa).

Hamar dira alegazioa sustatzen duten arrazoi nagusiak, proiektua erretiratzeko eskatzen dutenak.

  • Lehenik era behin, Soraluzeko Plan Orokorraren lau ildo nagusi betetzen ez duelako: Olea presaren babesa, Oleako ur-xaflaren babesa, ingurumen jasangarritasuna eta ingurumen babesa.
  • Honetaz gain, uholdeen kalteak handitzen dituelako: Olaldean ur maila altuago izango delako eta sedimentuen eragina aztertu gabe dagoelako.
  • Gainera, Olealdean eragin ekonomiko eta sozial negatiboak izango dituelako, eta sasioztopoen permealitatean eragiten ez duelako.
  • Azkenik, Ley de Contratos del Sector Público betetzen ez duelako: kalkulu hidraulikoak ez dira zuzenak, eta azterketa geoteknikoak bukatu ez dituztelako.

Proiektuak dakarren informazio gehiena berria da, eta herrian ez da aurretik zabaldu, ez aurkezpenetan, ezta parte-hartze prozesuan ere.

Deba ibaiaren Plan Integrala egiteko konpromisoa alde batetik, eta Soraluzeko Plan Hidraulikoaren eta Uholde-Arriskuen Kudeaketa Planaren aurtengo berrikusketa dela bestetik, momentu ezin egokiagoa da ibaiaren alde guztiak aztertzeko eta proposamen egokienak sortzeko.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuna Sailari eskatu diogu Olea eta Zuloaga presen eraiste proiektua erretiratzea eta, beharbada, Plan Integralaren ildoak jarraituz eta legeak errespetatuz, etorkizunean proiektua berridaztea. 

Espero deigun Jasangarritasun foru-diputatuak gure arrazoiak onartzea eta guztion artean oker hau zuzentzea, atzeraezinezko urratsak egin baino lehen!