Orain Aldundiak dio (letra txikitan): "Olea botata, ufal handiagoak"

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia 2025ko mar. 14a, 15:56

Martxoak 11ko bileran erakutsi genuen Aldundiaren proiektua Soraluzerako OSO KALTEGARRIA dela.

Proiektuaren letra txikia ezagutzeko, sakatu hemen (euskaraz) edo hemen (gazteleraz).

Soraluzeko Plan Orokorrarekin (Udala) eta Plan Hidrologikoarekin (Uraren Euskal Agentzia) dituen alde nabarmenak ezagutuko dituzu.

Aldundiaren proiektua Soraluzeko Plan Orokorrak jasotakoen kontrakoa da, Olea presa botata Olealde parean ur maila igoko dela dio, ufalen kalteak areagotuz, eta Udalak agindutako Deba ibaiko Plan Integrala zapuzten du.

Gauza guzti hauek Aldundikoek Udalari kontatu al zizkioten Olea eta Zuloaga botatzea hitzartu zutenean?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.