Integrala izateko, ibai osoarakoa izan beharko du, hau da, Txurrukenetik Igarateraino.
Integrala izateko, ibaiarekin zerikusirik duten entitate eta gizarte talde guztiekin egin beharko da. Zehazki, URAREN EUSKAL AGENTZIAk parte hartu beharko du lehen momentutik.
Integrala izateko, alde guztiak kontutan hartu beharko ditu: urbanistikoak, gizartekoak, kulturalak eta ekonomikoak, gehi ingurugiroa, uholdeak, ondarea zein arautegiak.
Eta lana ondo bideratzeko, beharrezkoak ikusten ditugu hasierako diagnostiko zehatza egitea, planaren helburuak argi eta garbi finkatzea eta, azkenik, epe motzeko zein luzeko jarraipen-lanabesak sortzea.
Zer diote Txurrukenekoek eta Errekaldekoek? Ze iritzi daukate gainontzeko soraluzetarrok?
GDi-koek lanean jarraituko dugu, eta zabaltzen ari den etapa berri honetan ere adi egongo gara.
Ibaiaren Plan Integralak aurrera egingo duelakoan, datozen egunotan pankartak kenduko ditugu. Eta, jakina, elkarlanerako gure eskaintza berresten dugu.