Gernikan balio dabenak Soraluzen ez?

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Larunbatean Guggenheim Urdaibai STOP aldeko manifestazioa egin zuten Gernikan.

Bertako EH Bildu gernikarren nahia galdetu eta errespetatzearen alde agertu izan da, behin eta berriz. "Goitik beherako" proiektuak ez omen dituzte gustoko, Urdaibain behintzat.

Gernikan balio duenak Soraluzen ez du balio?

Gernikako EH Bilduk EAJri 2023.ean proposatu zion "Gernika-Lumoko herritarrei kontsulta bat egitea Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz... bi aldeen konpromisoaz herritarrek esandakoa aurrera eramateko."
 
2024.eko urtarrilan EAJk proiektua geratu zuen denboraldi baterako. Eta EH Bilduk EAJ eta erakundeei eskatu zien: "...bi urteko luzamendu hori baliatzea hitz egiteko eta adosteko, orain arte ikusi baitugu proiektu hau hierarkikoki egituratuta dagoela, goitik behera"
 
Larunbateko manifestazioa baino egun batzuk lehenago, Urdaibaiko ordezkari politiko batzuk (tartean EH Bildukoak) agerraldia egin zuten: "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea". Eta manifestazioarekin bat egin zuten.
 
Gernikan bai eta Soraluzen ez? Zergatik? Zertarako?
 
ERREFERENDUMA!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.