Europa Nostra 1963. urtean jaio zen, ondarea eta bere abantailak kontzientzia publikoaren lehen planoan jartzeko eta Europa zein nazioen mailan botere publikoentzat ondarearen babesa eta kontserbazioa lehentasuna izateko.
Gaur egun 50 herrialdetan ari da, eta 250 bat elkarte biltzen ditu (5 miloitik gorako bazkideekin). Espainiako ordezkaritzak Hispania Nostra du izena.
Soraluzeko lau monumentuen fitxak aztertu ondoren, Hispania Nostraren Batzorde Zientifikoak Ondarearen Zerrenda Gorrian sartu ditu.
Bi bide daude Zerrenda Gorritik ateratzeko: monumentuak ganoraz gorde eta Zerrenda Berdera pasa, ala beraiek desegin, Zerrenda Beltzera pasatuz.
Ez dira kanpotik etorriko gure lana egitera (ondarea botatzeko, ordea, bai!). Soraluzetarroi dagokigu herriko eta, batez ere, kanpoko baliabideak mugiaraztea herria aurrera ateratzeko.
Europa Nostraren fitxak ikusteko (gazteleraz), sakatu gainean: Presa del molino armero de Olabarrena, Presa del molino armero de Igareta, Complejo armero de Sagarraga eta Erregetxe zaharra - Casa del Rey vieja.