Merlin proiektu barruan podcast (irrati saio modukoak) sortzen ari dira, eta zortzigarrenean Arturo Elosegik Soraluzen izan dituzten arazoak zelan konpondu dituzten azaltzen du.
Denetik botatzen ditu: egi berdaderoak, iritziak, gehiegikeriak, adjetibo “deskalifikatiboak” eta gezur borobilak ere. Eta, noski, gauza asko isildu ere .
Elkarrizketa hau aurten (2024) agertu da, baina ez dago zehazterik noiz. Botatzen dituenengatik udaberrikoa dela ematen du. Soraluzetarrei inork ez zigun ezer esan, nahiz eta berez Merlin proiektu partehartzailea omen izan. Seguru seguru deskuido batean ahaztuko zitzaiela… ala ez?
Arturo Elosegiren berbak, noski, publikoak dira. Adierazpen osoak (ingelesez) inor entzun nahi baditu, helbidea bideoan bertan ematen dugu.
Eta bideoa gazteleraz inork ikusi nahi badu, sakatu hemen.