Proiektua prestatu zutenean (2020), Merlinekoek bertako ekonomia suspertuko zutela agindu ziguten: basogintza, indar elektrikoa, enpresak berriak sortzen eta TURISMOAren bidez
Proiektuaren azken urtean, aurreko hirurekin ahaztu dira. Baina ozen azpimarratu dute TURISMOAk herriko ekonomia suspertuko duela.
Gipuzkoako Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak diotenez, turista mordoa etorriko omen da Soraluzera, botatako presak ikusteko asmoz.
Zenbat izango dira? zenbat gastatuko dute? zertan? Galdera hauek erantzuteko Merlin berak gida bat proposatzen du… baina gure presajaleok ez dute oraindik ezer erakutsi.
Uztailak 22an Azahara Dominguez (Aldundiaren Turismo diputatua) Debabarrenera etorri zenean, ez zituen Merlinen "abantailak" aipatu ere egin. Ezagutzen ditu eta ez du sinisten? Ez da ezertaz enteratzen? Ala... Obras Hidráulicas arlokoek ez diote txintik esan, auskalo zergatik?
Jolasean ari dira Soraluzerekin.
Oharra. Bideoa gazteleraz ikusteko sakatu hemen.