Merlin proiektuaren azken urtea hasi da. Soraluzeko presak 2023ean bota behar zuten, baina bi aldiz atzeratu behar izan dute, 2024ra lehen, eta 2025era gero.
Beraz, hurrengo hilabeteak erabakiorrak izango dira Soraluzeko presak eta herriko ibai-paisai arrakastatsua gordetzeko.
Dakizuenez, alde guztietatik aztertu eta gero, urte hauetan ez dugu inolako arrazoirik topa presak botatzeko (Soraluzeren onerako, esan nahi dugu). Aldiz, ibaiaren balio anitzak erabiliz (gure izaera, identitatea, paisaia, kultura, historia…) herria biziberritzeko ezinbesteko lanabesa ikusten dugu Deba ibaia bere osotasunean.
Gaia ez da samurra eta erabakitze prozesua zabalik omen dago oraindik. Datorren urtean Soraluzeko Plan Orokorra berria idatzi behar denez, gaiaren azterketa osoa, sakona eta serioa egiteko aprobetxatu dezakegu, bitartean atzera ezinezko erabakirik hartu gabe.
Gure Deba ibaia-koek berretsi nahi dugu Udalari egin genion elkarlanerako proposamena, eta urte hauetan lan egin dugun erakundeei zabaldu ere (URA, Gipuzkoako Aldundia, Eusko Jaurlaritza…)
Bitartean, eta orain arte moduan, ahalegin guztiak egingo ditugu presak inolako fundamentu barik ez botatzeko. Horretarako, betiko lez, soraluzetarron laguntza eta bultzada ezinbestekoa izango da.
Eta bideoa inork gazteleraz ikusi nahi balu, hemen sakatu!