Gipuzkoako Erroten eguna 27 herritan ospatuko da aurten. Egun nagusia datorren igandea, maiatzak 14, izango bada, badira beste ekintzak hurrengo egunetarako ere. Esateko, gure herrian.
Soraluzeko Udalarekiko lankidetzan, Armagintzarako errotak izeneko ibilbide gidatua izango da, XV eta XVI. mendeko erroten aztarnak eta istorioak ezagutzeko.
Larunbatekoa (maiatzak 20) euskaraz izango da, eta gaztelerakoa domekan (maiatzak 21).
Biak goizeko 10etan hasiko dira, Arane Kiroldegian. Ibilbidea ez da oso luzea izango, bi kilometro guztira. Eta eguerdiko ordubaterako bueltan egotea espero dugu.
Izena emateko, deitu 608 117 549 telefonora edo idatzi GDi.Soraluze.00@gmail.com helbidera.