Soraluzeko presak Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Joan zen astelehenean, hilak 9, Gure Deba Ibaia taldeak parte hartu zuen Baipasa saioan, Merlin proiektuaren harira.

Arratsaldeko programa horretan Merlin proiektua jorratu zuten, eta horretarako Arturo Elosegi jauna elkarrizketatu zuten hamar minutu luzetan.
 
Eta gero, saioa osatzeko, minutu bateko tartea egin zioten Gure Deba Ibaiari, bestelako ikuspuntua azaltzeko.
 
Euskadi Irratiak eskatuta, Gure Deba Ibaiak hiruzpalau minutuko azalpenak prestatu eta bidali zituen baina, itxura denez, Elosegiren ostean minutua baino besterik ez zitzaien geratu soraluzetarrontzat!
 
Euskadi Irratian agertu zena entzuteko, sakatu hemen.
 
Euskadi Irratira bidalitakoa entzuteko, sakatu hemen.
 
Eta programa osoa entzuteko, EITB Nahieran topa dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.