Azkenean, 634 sinadura!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Kontakera bukatuta, 634 lagunek sinatu dute Soraluzeko Udalari erreferenduma eskatzeko, Merlinek proposatzen duena onartzeko edo atzera botatzeko.

Sinadurak gehiago izan dira, baina banan banan aztertu ostean, bakar batzuk ez ditugu kontutan hartu: NANa falta, izena irakurrezina, baten bat bikoiztua…

Eta balekoak 634 izan dira. Ideia bat esateko, hautes-erroldaren %20tik gora. Eta azken udal hauteskundeetan botoa eman zutenen %30a; hau da, hirutik bat gutxi gora behera.

Aurki Udalari emango dizkiogu eta erreferendum eskaera ofiziala egingo diogu. Bitartean, berriro ere diotsuegu: 

Eskerrik asko, Soraluze!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.