Fly Shit taldearen lan berria

Erabiltzailearen aurpegia Goiena.eus 2017ko api. 5a, 12:00

Zuzeneko diskoa argitaratu du Bergarako Fly Shit hardcore taldeak. Orain dela 20 urte sortu zuten taldea, eta urteurren hori ospatzeko argitaratu dute lan berria. Goiena bideo erreportajean jaso du taldearen ibilbidea. Tartean dago Heloy Galan soraluzetarra, taldeko bateriajolea.