Datorren astean dira sinatzekoak hilaren 28tik hasi eta 2051arteko Gipuzkoako herri guztieri lapurreta itzela suposatuko duen hitzarmena.
Eta Soralzue tartean izango da nozki, herritar guzti guztiok ordaindu beharko dugu zaborra erraustearren. Horrek errauskailuaren inguruan ingurumen eta osasun kalte nabarmena sortzeaz aparte, Gipuzkoako herritar oro esklabu izatetik gertuago izango gara gaur baino.
Deloitte "aholkularitza" enpresak GHKri helarazitako txostenetik hartutako zenbait puntuk edierazten duenez Soraluzeko (Gipuzkoako herri bakoitzeko) heritarroi eta gure ondorengoei eta gure ondorengoen ondorengoei nola pagaraziko dizkiguten uztailaren 28an perpetratuko den (ekiditen ez badugu behintzat) zor alferrikako eta ilegitimo berriaren ordainak, zaborraren kontratisten preso geratuko gara gure udalaren bitartez. Zeren eta gure udalak 2051 artean…
– ezingo dizkiote hondakinak beste inori saldu edo eman, ezta askoz prezio edo sistema hobeak aurkituta ere.
– udalentzat zor horren ordainketak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste.
– udalen batek zorretan baleuka zaborren kontratistekiko kuotaren bat, Diputazioak deskontatuko dio bere diru-iturrietatik.
– udalek ezingo dute aurrekonturik onartu baldin eta ez badu GHK-k segurtatzen zaborren kontratisten urteko ordainketak lehentasunez lotuta daudela.
– udalen batek GHKtik irten nahi badu, pagatu beharko dio –separatzearen gastuekin– 2051 arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa.
HAU ONARTEZINA DELA IRUDITZEN BAZAIZU ETA IRUDITU BEHARKO LITZAIZUKE, ETOR ZAITEZ UZTAILAREN 28AN 11ETAN DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZARA ZURE DESADOSTASUNA AZALTZERA.
Iñigo Uribetxeberria Prat