Errausketaren eragina osasunean ikertzeko batzordeari EZETZ esan diote diruzaleek

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoarroi burutik behera kaka egiten digutela gero eta argiago dago. Azken honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiek EZ DUTE ONARTU ikertzea errausketaren eragina osasunean

 

EAJ, PSE eta PPren botoek atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan errausketak giza osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzorde bat sortzea. EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemosek eskatua zuten, OEITeko medikuek eta GuraSOSek ekarritako adituek plazaratutako informazioei erantzunez.

Jone Cisnerosek defenditu du batzordearen sorrera Ahal Dugu-Podemosen izenean eta Iban Asenjok EHBildurenean, biek ere aipatu dituztelarik herritarren artean errausketaren eta osasunaren gaiak sortzen duen kezka larriak.

EAJtik erantzun die Xabier Ezeizabarrenak ez dagoela horrelako batzorde baten beharrik, eragin kaltegarrien ebidentzia zientifikorik ez dagoelako. PSEko Eneko Anduezak ildo beretik jo du, esanez Zubietako erraustegiak berme guztiak edukiko dituela eta EHBilduk osasunarekin alarma piztuz estali nahi duela aurreko legealdian burututako kudeaketa tamalgarria.

Albistearen beste oihartzunak:
– Naiz-Gara “PNV, PSE y PP rechazan crear una comisión sobre la incineradora en la Juntas de Gipuzkoa“.
– El Mundo “Gipuzkoa rechaza analizar en una comisión parlamentaria los riesgos para la salud de la incineradora
– Diario Vasco: “PNV, PSE y PP rechazan en las Juntas crear una comisión de estudio sobre la incineradora
– Errenteria Gorria: “PNV y PSE impiden, junto al PP, crear la comisión de estudio sobre incineradora y salud que reclaman Pocemos-Ahal Dugu y EHBildu“.

 

Pello Zubiriaren Argiako artikulutik jasoa