Ekintzaz beteriko asteburua prest!!

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoa Zutik Soraluze 2016ko eka. 11a, 12:41
Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jartzea erabaki dute. Gertatzen ari dena jarraitzen ari gara.

 

Hiru mugimenduren elkarlanetik sortu da larunbateko egitaraua

Gipuzkoa Zutik muigmenduaren bigarren larunbata da gaurkoa eta ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute, beste mugimendu batzuekin egin duten elkarlanari esker. Jai herrikoien aldeko Donostiako Piratek eta EH 11 Kolore mugimendu kulturanitzak bat egin dute errausketaren eta eliteen kontrako protesta baketsuarekin. Hau da denen artean osatu duten programa.

Piraten "Kantauri beltza" topaketak:
 
10:00: Performancea.

10:30: Solasaldia: "Herri mugimenduak eta musika eszenak".

12:30: Solasaldia: "Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago".

Eguerdian:  tortilla lehiaketa eta bazkaria (herrietatik Donostiara doazenei tortillak eramatera animatu dituzte).

16:30-18:00: Herrien arteko jolasak.

18:00: 11 Kolore Fest. Txupinazoa. Jarraian, kalejira: errefuxiatuen egoera izango du ardatz.
11 kolore fest kartela
19:00: Asanblada.

23:30: Gaueko martxa.



Jende askorekin eta istilurik gabe inguratu dira Foru Aldundia eta Kutxabank

Kezka sumatzen zen Gipuzkoa Zutiken ostiral arratsaldeko ekintzaren aurretik: utziko al zuen Ertzaintzak Foru Aldundira inguratzen indarkeria erabili gabe? Aste honen hasierako tentsio momentuak buruan, beste alternatibak ere aztertu zituen batzarrak, plazara taldean joan ordez banaka joatea, adibidez. Nolanahi, gehiengoak elkarrekin joatea erabaki zuen eta Garibai kaletik sartuta hasi ziren eraikina inguratzen.

Polizia gutxi batzuk zeuden Diputazioaren arkupeetan eta Gipuzkoa Zutikeko kideek ez zuten arazorik izan protesta lasaitasunez egin ahal izateko. Espero baino jende gehiago bildu zen, eraikinaren aurreko zatian bi ilara osatzeraino.