Martitzenean bertan, arratsaldeko 15:00ak aldera, udaletxepean batuko gara Gipuzkoa Zutik kanpaldian izango diren herritarrei afaria prestatzeko. Janaria prestatu ostean, Donostiara eramango dugu, kanpaldian daudenek afaldu dezaten. Gero bertan geratuko gara lotan.
Afaria prestatzen lagundu edo kanpaldian lotan gelditzera gonbidatzen zaitugu. Hauek dira hitzorduak:
Ekainak 14, martitzena
Herrian
15:00etan udaletxepean afaria prestatzeko.
17:00etan udaletxepean Donostiara joateko
Donostian (kanpalekuan)
17:00etan Serigrafia, txapak, memeak, plantillak... Ekarri kamisetak!
17:00-19:00 Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra (Gorka Bueno EHUko irakaslearekin)
19:00 Asanblada
22:00 Elikadura: landaketa
Iritzi-artikulu interesgarri batzuk:
Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik
Ustelak lurpera, bizitza da handiena!