Nazkatuak gaudelako egunero Mediterraneo itsasoan ehundaka pertsona itotzen ikusten telebistako serie bat izan balitz bezala. Nazkatuak gaudelako LOMCE legea inbutuz nola sartu diguten ikusita. Nazkatuak gaudelako jendea salbatu beharrean bankuak salbatzen direlako, natura suntsitzen dutelako, gure umeen etorkizunarekin, gurearekin bezalaxe jolasten dutelako, etab. etab. %99a gera, indarra dugu, har dezagun hitza. GIPUZKOA ZUTIK!! SORALUZE ZUTIK!!
Gaur eguena, arratsaldeko 18:00etan udaletxe aurrean asanblea irekia egingo da. Goian esandako gauza hauek denak eta nahi adina hitzegiteko momentua da, denon artean, denontzako. Elkar errespetatuz, hitza emanez eta entzunez.
(irudian, atzoko asanbladako une bat)
Azaldu, zu ere gu zara!
USTELAK LURPERA, BIZITZA DA HAUNDIENA