Zer da Gertuagotik elkarrizketa saioa?
Proiektuaren helburu nagusia hirugarren adinaren bueltan presente dauden gaien gaineko informazioa ematea da, modu entretenigarrian, eta profesionalen eskutik. Egunerokoan aipatzen ez diren baina uneoro pertsona nagusien bizitzetan presente dauden gaiak mahai gaineratuko dira: pertsona nagusien bakardadea, etxean izatean dituzten arazo arquitektonikoak, adin-tarte ezberdinen arteko elkarlan-proiektuak, zaharren egoitzan burutzen den lana, lan-jardun bolondresa, amama-aitita eta biloben arteko harremanak, hirugarren adina eta filosofia, pertsona nagusiak eta kirola, besteak beste.