Barikuan punk-oi eta zapatuan pop-rock jaialdiak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxea 2023ko mar. 17a, 08:00

Sindy Berbenas punk-oi talde arrasatearra Danbaka jaialdian. Iturria: Goiena.eus

Kontzertuz bete-betea dator asteburua Gaztetxean. Gaur, barikua, Sindy Berbenas (Arrasate) eta Sentenciados (Bergara) taldeek joko dute 23:00etan hasiko den punk-oi jaialdian (sarrera 5 euroan). Bihar, zapatua, bermuth orduan abiatuko du egitaraua Añubeko Trobak bikote soraluzetarrak eta ohikoa duen moduan Silvio Rodriguezen kantekin osatutako errepertorioa eskainiko du. Iluntzean, berriz, 20:00etatik aurrera, Amustei talde bergararrak girotutako rock kontzertua izango da (sarrerak debalde).    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.