Normaltasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Catalan

Normaltasuna, hitz bat, baina hainbat esanahi eman dizkiogu azken hilabeteotan. Askok diote bizipen hauek gizartea aldatuko dutela, jarrera aldatuko dugula. Ez dakit horrela izango den, baina badakit etorkizunari buruzko sasijakintsu bilakatu garela. Agian hori da normaltasunera itzultzeko modua. Normaltasuna itxaropenarekin lotuko nuke; gogoko dut gertukoekin pandemia aurreko egoeraren itxura duen eszenatokietara itzultzea, gogoko dut berriz muxuak eta besarkadak jaso eta ematea, baina beti egongo da kontrolatuko ez dugun hori. Bai, beldurra ematen du, baina hau da gure normaltasuna; dena gure kontrolpean ez izateak ez digu aurrera egiteko aukera kenduko. Ez dakit non bukatuko dugun, baina, beste behin, normaltasuna aurkitu beharko dugu, eta tira, hortik ere zerbait aterako dugu. Bitartean goza dezagun daukagunaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.