Ohorezko Matrikula atera dute bi soraluzetarrek

Erabiltzailearen aurpegia Elgoibarko Institutua 2021ko eka. 30a, 08:53
June eta Olatz ikaskideekin batera (azpiko ilaran eskumatara).

2020-21 ikasturtean, sei ikaslek Batxilerreko Ohorezko Matrikula atera dute Elgoibarko institutuan. Horietako bi soraluzetarrak dira.  

Ondorengoak dira batxilergoa Ohorezko Matrikularekin gainditu duten ikasleak: Goian, ezkerretik eskuinera: Mireia Lili Gonzalez (Deba), Markel Garate Arriola eta Ibone Mancisidor Etcheverry (Deba); eta behean, ezkerretik eskuinera: Eider Itxaso Odriozola (Deba), June Eguren Gomez (Soraluze) eta Olatz Alberdi Artolazabal (Soraluze). 
 
Iaz, pandemia dela-eta diploma banaketa ekitaldirik gabe eta ikasbidaiarik gabe gelditu ziren Batxilergoko ikasleak. Aurten, bizi dugun egoerara moldatutako ekitaldia izan bada ere, egin ahal izan dugu, gonbidaturik barik. Barikuan, ekainaren 25ean, egin genuen diploma banaketa ekitaldia, Herriko Antzokian. 
 
Horrez gain, jakinarazi nahi dugu Elgoibar-Arreiturre institututik selektibitatera aurkeztu diren ikasle guztiek lortu dutela unibertsitaterako hautaproba gainditzea. 
 
Zorionak denei eta uda on!