Basaurik azaldu zuenez, gaur egunera arte heldu diren leku-izenetako batzuk XVI. mendeko dokumentuetan topatu dituzte; laurehun urtez ahoz aho bizi izan direnak. Hala ere, Elorzak ohartarazi zuen moduan, toponimia ahula ere bada eta belaunaldi batetik bestera alda edo gal daiteke. Elortzak, amorru puntu batez azaldu zuen zela ahaztu den ‘Muskiritzu’ izena ‘Mendigain’ edo ‘Karakate’ erabiltzeko, edo jatorriz ‘Urtiaga-zelai’ zena zela bihurtu den ‘Urkia-zelai’.
Badira, ostera, hizkuntza ordezkapenari lotutako aldaketak ere. Neuri gogoan hiltzatuta gelditu zaizkit halako bi kasu: bata, Lapurdiko ‘Larrun’, administrazio frantsesak ohikoa duen begirunez ‘La Rhune’ formara aldatu zuena, eta, bestea, Bilbo inguruko meatze auzoaren izena: ‘Larraineta’, euskararik ez zekiten meatzari etorkinek ‘La Reineta’ moduan interpretatu zutena.
Soraluzen ere badira gaztelerazko toponimo berriak: ‘El Regueche’, 'Chanchabolas, ‘El Bar Choqui’... Zer pentsatua ematen du.