Ta lagunduko bagontsake?

Erabiltzailearen aurpegia DomentxUzin

Baina, herrixan usua besterik ez dabil. Nun dabiz sasoi bateko artatxoriak? Frontoian ibiltzen dira txolarre gutxi batzuk noizian behin. Buztanikara bakarti horiren bat. Musika Eskola ondoko zuhaitzetan egon dira gutxitan eta beheko frontoiko bi urkixetan. Estaziñoko bus geltoki pareko sail txikixan be ibili ohi dira txorixak. Beste herri batzuetan txori mordua ikusi ohi dot eta demaseko tristuria emoten dosta Plaentxian hain gutxi ikustiak. Zelanbaitt lagunduko bagontsake? Nik laster ipiniko dittut haziz betetako jantokitxuak neguan txorixeri laguntzeko. Gustora geratuko naiz begira gerturatuko diran txonta eta burbeltzeri. Suerte piskatekin amilotsen bat be ikusikot".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.