Maiatzean eta uztailean 22 edukiontzi erre dituzte Eibarren, Mankomunitateari 13.592 euroko gastua eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Debabarreneko Mankomunitatea 2021ko uzt. 7a, 14:46
Maiatzean 9 edukiontzi erre ziren eta uztaileko lehen aste honetan 13 erre dituzte, azken biak bart gauean Bidebarrieta kalean.

Maiatzaren 8tik 9rako gauean 9 edukiontzi erre zituzten Eibarren eta uztaileko lehen aste honetan 13. Bart gauean gertatu dira ordena publikoaren aurkako azken gertakariak: Bidebarrieta kalean bi edukiontzi erre dituzte San Andres hezkuntza zentrotik gertu, urdin bat eta hori bat. 

Gertakari hauek Mankomunitateari 13.592,44euroko gastua eragin die guztira, kalte materialen eta gertakarien ondorioz egindako lanen kostua kontuan izanik. Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, “gertakari hauek onartezinak dira. Mankomunitatearen aurrekontua ez da ordena publikoaren aurkako gertaera hauek sortzen dituzten kalteak konpontzeko, eta eskualde osoari eragiten dion errespetu falta dira mota honetako ekintzak.”