Kañoi-fabrika

Erabiltzailearen aurpegia DavidLindemann 2019ko api. 26a, 17:58

SAPA lantegia.

Oso berri ona, zalantzarik gabe: eraikina bota eta goi-mailako etxebizitzak egin beharrean, gune publikoa izango da, eta gune hori pasealeku edo parke gisara erabiltzea da mahai gainean dagoen proposamena.

Orain, iruditzen zait lantegi-eraikin horrek sekulako garrantzia duela herriaren historian eta herriko bilduma arkitektonikoan. Nolabait ere, herriaren nortasun-agiria dugu, eta haren desagerpenak sortuko lukeen hutsunea betetzeko proposamenak herriaren etorkizunerako planteamenduaren erakusle izango dira.

Plaentxiko ikurra desagarrarazi baino, bete dezagun guk nahi dugun edukiz, ideien leihaketa deituta. Har ditzagun aintzat garai industrialaren ikur diren eraikinetan hegoaldeko beste herri batzuek egin dutena: Firestone, Astra, Bonberenea, Eibarko "Biharrian", Tabakalera... Eraikin guzti horien barruan, ekimen berriak kimatu dira, historia kontatzeko duten horma zaharrak ordeztu gabe, bakoitza bere eran arrakastatsua, eta, hala iruditzen zait, gauzaezinak liratekeela horma berrien artean.